Xehetasun txikiek ezartzen dute aldea, eta, haiei esker, tokiko merkataritza gauza paregabea da


Adi xehetasunari

MEZUEN HORMA

Euskadiko tokiko merkataritza hortxe izan duzu beti: egunez egun zaindu zaitu, zure izenaz deitzen dizu, zure gustuak ongi ezagutzen ditu, eta ogi-koskor hori ematen die zure seme-alabei. Esan nahi al diozu ezer? Ikusi zu bezalako jendeak bere dendaririk gogokoenari utzitako mezuak!

Itxi

Eskerrik asko, Helena, beti hain jatorra izateagatik! Zure denda bikainetan bikaina da. Beti ekartzen dizkiguzu marka eta joera berriak, eta gustatuko zaizkigun gauzak gordetzen dizkiguzu. Aiiii… zer itxura ona duen Instagramera igo duzun Margielaren bilduma horrek… Zu bisitatzeko gogo handia dut!

Idoia

Mezu hau Hodei, Teresa eta Antoniorentzat (Tutiplein) da! Kirol-oinetakoen eta sneakerren munduaren barruan ezagutzen dudan jenderik freakena. Beti deitzen didate, edo whatsapp bat bidaltzen didate azken modeloen berri emateko, salgai jarri aurretik. Badakite haiek bezalakoa naizela!

Jon

Arabako Errioxan harategi mitiko bat badago, Guardiaren erdi-erdian dagoen La Pilar izenekoa da. Txikitako uda haiek, hiribildua bizikletaz zeharkatu eta plazara iristean betetzen gintuen betiko harategi-usain hura. Arratsaldean sartu eta txorizo zoragarri horrekin egindako bokata txiki hura. Bai oroitzapen politak!

Mikel

Zarautzen, udako hondartza-egun amaigabe haiek Carlosen dendako hurrezko izozki bat jaten amaitzen ziren beti. Gaur egun, urteak joan direnean, egunak berdin amaitzen dira, baina zapore berriak probatzen ditugu beti.

Ane

Ni Itxasorengan fidatzen naiz nire ilearekin zerikusia duen orotarako. Badaki zer geratzen zaidan ongi eta zenbateraino gustatzen zaidan arriskatzea. Beti asmatzen du!

Barbara

Ez dut probatu okindegi honetakoak bezalako ogirik eta pastelik! Sartu eta txoratuta geratzen naiz ogi egin berriaren usain horrekin. Gainera, semearekin joaten naizenean, opil txiki bat edo madalena bat oparitzen diote beti. Xehetasun horiekin, betirako izango gaituzte.

Kepa

Produktu-kalitate ikusgarria eta beti irribarre batez. Sekulako profesionalak. Freskuek!

Eva

Nire denda gogokoena Zarauzko Krusset da. Agintean, Ainhi eta Naiara. Beti ekartzen dituzte oso bestelako gauzak. Euskal, katalan eta madrildar diseinatzaile gazteen aldeko apustua egiten dute.

Aupa Zarautz!

Naiara

Eskerrik asko, beti gure gustoko produktu freskoenak eskeintzeagatik.

Elena Martínez Muro

Mila esker zure adeitasunagatik, eta gure etxeko lanparak aukeratzeko orduan, zure laguntza eta aholkuengatik.

Ines

Nire lagun diren Manolo eta Amaiari esker, kalera beti ondo usaineztatuta!! Euskadiko lurrin-dendarik onena Prezio eta tratu paregabeak!

Beti Manolo!

Ignacio Aranburu

Beti irribarreak eta erantzunak emanez. Gaur egungo klasiko bat.

Bezero anitz

Zu bisitatzea beti da zoragarria. "Made in Spain" arropak, maitasunez egindakoak eta zure toke magikoaz osatutako look bereziak.

Beti da egokia!!!

Eskerik asko Lorena!!

Victoria

Izan xehetasun bat, utzi mezu bat

Bizitza osoan zaindu zaituzte, xehetasunez xehetasun, irribarrez irribarre. Haiei esateko garaia da.
Utzi mezu bat zure dendaririk gogokoenarentzat, eta azaldu zerk egiten duen hain berezi.

  • Gure tokiko merkataritzaren kontuek kezkatzen al zaituzte?
  • Konprometituta al zaude zure auzoarekin edo zure hiriarekin?
  • Bisitatu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren webgunea.

JOAN WEBGUNERA